ZERGATIK AURKEZTU ZURE LABURMETRAIA 2006ko GAMBOA ZINEMALDIRA?
Zure film laburra ehunka lanen artean galduko ez den jaialdiaren bila bazabiltza... jarraitu irakurtzen.
Gamboa Zinemaldia ez da jaialdi erraldoi bat. Eta horixe da, hain zuzen ere, berezi egiten duena. Benetako publikoa duen jaialdia da; hemen, zure film laburra ez da online plataforma batean geratzen. Leku paregabe batean proiektatzen da, ikustera, entzutera eta eztabaidatzera datorren publiko batekin.
Ez ditugu "film politak" bakarrik
bilatzen. Lurrarekin, jendearekin eta egungo ingurumen-erronkekin lotura duten
istorioak bilatzen ditugu.
Proiekzioen ondoren, elkarrizketarako espazioak sortzen ditugu. Zure lana ez da kredituekin amaitzen: hortxe hasten da!
Gamboa Zinemaldian ez ditugu ehunka film labur
proiektatzen. Aukeraketa txiki eta arretaz zaindu baten alde egiten dugu, eta lan
bakoitzak bere espazioa du.
Eta hori guztia giro paregabe batean gertatzen
da, jaialdia Uribarri Ganboan (Araba) egiten baita, naturaz inguratuta. Ez da
beste bakarrik toki bat: esperientzia
bat da.
Gainera, hazten ari den jaialdia da; edizio
bakoitzak eskaintza, publiko eta lankidetza berriak gehitzen ditu. Aurten,
jarduera berri bat dakargu: Zinema Tailerra. Barrutik parte hartzeko aukera
ezin hobea da.
Zuzeneko ikusleentzako emanaldiak, zure lana sustatzea, truke-programa batean parte hartzea eta, garrantzitsuena, kultura sortzen ari den komunitate berritzaile bateko kide izateko aukera eskaintzen ditugu.
Data garrantzitsuak
• Zinema tailerra: 2026ko maiatzaren 9a eta
23a
• Film laburren aurkezpena: 2026ko abuztuaren
31ra arte
• Jaialdia: 2026ko irailaren 26a
Bidali zure film laburra hona:
https://filmmakers.festhome.com/es/festival/gamboa-zinemaldia
edo jarri gurekin harremanetan:
helbidean.
Ikusteko moduko film labur bat baduzu... hau izan liteke leku aproposa.
Uribarri Ganboan ikusiko dugu elkar!!!



Comentarios
Publicar un comentario