GAMBOA ZINEMALDIAREN SAIOA GASTEIZEN - PROYECCIÓN DE GAMBOA ZINEMALDIA EN VITORIA-GASTEIZ
Iragarrita bezala, atzo arratsaldean Gamboa Zinemaldiaren beste agerpen bat izan zen Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean. Urrezko Zeledonak elkartearen antolakuntzaz baliaturik, Zinemaldiaren edizioetan saritutako zenbait film labur proiektatu ziren, Zinemaldiaren eragina zenbait eta espazio gehienetara eramateko Ganboa Kultura Elkartearen asmoari jarraiki. Urrezko Zeledonen Elena Martinez de Madina lehendakaria, Josemari Velez de Mendizabal GKEren lehendakaria eta Maria Ruiz de Azua Zinemaldiaren arduraduna aritu ziren, ikusi behar zutena bertaratutakoei azalduz. Marta Pisonero Josetxu Silgo Oihan Campos “La guardiana de las semillas” aurtengo edizioko film labur irabazlearen Marta F. Pisonero zuzendaria, “Lohi, ahazturaren ertzak”euskararen saria eraman duen filmaren Josetxu Silgo zuzendaria, eta Araban Errodatuta saileko “Sustraiak”·tituluko Oihan Campos egon ziren proiekzioan eta azalpen laburra egin zioten publikoari euren lana dela eta. Tal como se había anunciad...