HABANERAK JAIALDIA URIBARRI GANBOAN (originala euskaraz)
Ganboa Kultura Elkarteak 2026rako ere Habanerak Jaialdiaren lehen edizioa eratzea planteatu zen, Arabako herrialde osoa kontuan hartuta. Ganboa eskualdetik Araba herrialdera.
Egia da Arabak kidetasun
berezia izan duela abesti mota honekin. Sebastián Iradier efektuak eta bere
"La paloma"-k eragin dute belaunaldiz belaunaldi Araban habanerak
abestea, eta abesbatzek abesti mota hau beren errepertorioan txertatu izana.
Gainera, habanerak
eskualdeko non hoberen egokitzen diren aztertuko balitz, ez dago zalantzarik
emaitza Uribarri Ganboa izango litzatekeela. Arabako herri txiki honen
ezaugarri geografikoek abesteko estilo honetarako leku aproposa bihurtzen dute.
Urtegiaren ertzean kokatua, eta komunikabide ezin hobea duena, Arabako
abesbatzen eskaintzarekin ordu batzuk gozatzeko aukera ematen du.
Ekainaren 20an, beraz,
Uribarri Ganboan dute habanera zaleek hitzordua.


